XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Argentina.

Nekazaritza eta abelazkuntza.

Argentinako haragiak eta laborealeak ospe handia dute mundu guztian.

Mende hontako hogeitamargarren urte inguruetako Argentinari munduko bihitegia zeritzan, eta izan ere halaxe izan bait zen.

Lehen gerrate mundialan parte hartu zuten herrialdeekiko.

Panpa hezeko urrezko trianguluak ukan zuen lur-hektareako etekinik ugariena.

Garia, artoa, linua, garagarra e.a. landatzen dira lurralde hartan.

Entre Rios`ko probintzian arroz-soro haundiak dira.

Gainera hamarka miloika abelgorri buru hazitzen dira batik bat aberdeen angus, shorthorn eta hereford arrazetakoak.

Patagoniako milaka hektarea ardiz estalirik egoten dira.

Mendiaurreko lurraldeetan mahastiek eta upategi handiek ardo produkzio oparoa segurtatzen dute.

Tukuman-go tropikope klima azukre kainaberaren landakuntzarako oso egokia da.

Ibai Beltzaren arroan, izen bereko probintzian, sagarrondoak eta zitrikoak hazitzen dira.

Gaucho`aren tradizioa.

Abere zaintzako langintza guztietan aritzen den gizonari, tradizioz gaucho deritza.

Herritar eta politikako sinbologiaren gako bat pertsonaia horren baitan dago.

Jose Hernandez-ek bere Martin jfxier o poeman jendearen ustetan gaizkile den gaucho iradokia goraipatu zuen.

Gaucho jazkera eskualde bakoitzean desberdina zen, eta beste hainbeste gertatzen zen beren pontxoetako koloreetan edo sonprailuen forman.

Literaturako gaucho zaletasunaren joera moduek, mende hontako lehen hamarka urteetarainoko Argentinaren bilakaeraren errealitate gune desberdinak nabarmentzen dizkigute.

Harezkeroztik, oroitzarako edo ikergaitarako bakarrik erabili ohi da.